Galdera ohikoenak: FAQ

  1. Atlasean ikusten dudanarekin irudiak sortu ditzaket?
  2. Atlasa.net eremuan eskaintzen diren mapa eta aplikazioen irudiak lortzeko bide desberdinak daude esaterako, teklatuaren “Pantaila Kapturazio” botoia erabiliz edota Xn-View edo Ultra-Snap bezalako programak erabiliz.

  3. Zenbat adierazle irudika daitezke mapa gainean aldi berean?
  4. Atlasa.net eremuko mapa kromatiko eta grafikoetan adierazle bakarraren zifrak irudika daitezke aldi berean. Datuak eskuratzeko, aldiz, hau da, adierazleak eskuratu nahi izanez gero galeriatik nahi adina hautatu daitezke, bai gaien arabera eta bai lurralde eremu jakin bati dagokiolarik.

  5. Udalerria baino txikiagoa den lurralde banaketa hautatu dezaket, esaterako, auzoak?
  6. Atlasak jasotzen duen lurralde eremurik txikiena udalerri mailakoa da. Beraz, informazio unitate txikiena udalerri mailakoa da Atlasean eta hortik aurrera, desagregazioak ondorengo hurrenkera izango luke: udalerria, eskualdea, herrialdea, administrazioa eta Euskal Herri. Bestetik, Europako Batasuneko ikuspegia ere ematen da bertako estatuen desagregazioarekin.

  7. Ekonomia eta gizarte arlokotik haratagoko adierazlerik bada Atlasean?
  8. Lurraren erabilerako adierazleak alde batera utziz, Atlasak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte alorreko informazioa jasotzen du bere baitan, Gaindegiaren ikerketa lerroak baitiria hauek. Atlasak, ordea, kode sistema baten bitartez, norberaren datuak txertatzeko aukera eskaintzen du, beraz, bakoitzak bere egin dezake Atlasak eskaintzen duen aplikazioaren erabilera.

  9. Adierazle asko daude Atlasean jasota. Aipatzen den informazioa lurralde maila guztientzako dago?
  10. Atlasak ondorengo multzoetan banatzen du informazioa: sozio-demografia, adierazle makroekonomikoak, iraunkortasun adierazleak, enpresa eta establezimendu kopurua eta lurraren erabilera.

    Adierazle makroekonomikoak Europako Batasuneko herrialdeekin alderatzeko moduan daude. Gainontzeko multzoak, aldiz, udalerri | eskualde | herrialde | administrazio | Euskal Herri mailararte daude. Hauek ezin dira Europako Batasuneko herrialdeekin alderatu.

  11. Grafikoak gorde, editatu edo/ta inprimatu daitezke?
  12. Atlaseko irudiekin bezala, grafikoak erabili nahi izanez gero infografia moduan, “Pantaila kapturazio” botoia, Xn-View edota Ultra-Snap bezalako programak erabili ditzakezu irudiak sortzeko.

    Bestetik, atlaseko ikuspegian bezala grafikoetarako ez dute edizio botoiak balio, hau da, grafikoen gainean ezin da ez idatzi eta ez marraztu.

  13. Baimen berezirik behar dut Atlaseko informazioa eta irudiak erabiltzeko?
  14. Atlaseko irudiak eta informazioa erabili eta ustiatu daiteke beti ere jatorrizko datuak www.atlasa.net domeinuaren bitartez Atlasari erreferentzia egiten bada.