Aurkezpena
| Zer da Atlasa.net? GAINDEGIAk, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, bere hastapenetatik Euskal Herria hobeto ezagutzeko tresnen beharra somatu zuen. Behar hari erantzunez www.atlasa.net sortu dugu.
Atlasak egungo teknologia berrietan oinarrituz Euskal Herria irudietan eta mapa bitartez irudikatzea ahalbidetzen du. Baina Atlasa ez da irudi hutsean geratzen, errealitate sozio-ekonomikoa jasotzen duten adierazle eta datu desberdinak uztartu daitezke irudietan, beraz, emaitza, mapa eta datuen errepresentazio grafikoa da.
Oinarria mapa eta datuen errepresentazio grafikoa izanda erabilerak eta ustiapenak anitzak dira.
Atlasaren ezaugarri nagusiak
Nor gara gu? Gaindegia, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia, Euskal Herriaren egungo errealitatea ezagutu eta bide horretan, bere garapenaren inguruan gogoeta sustatzea helburu duen elkartea da.
Izaera desberdinetako profesionalek osatzen dute Gaindegia, enpresari, sindikalgintzako eragileak, ekonomilariak, unibertsitateko irakasleak, kazetariak, arlo desberdinetako profesionalak... Informazio gehiago www.gaindegia.org.
Zergatik eta zertarako? Aurrez esan bezala, Atlasaren proiektua Euskal Herria eta bere errealitatea hobeto ezagutzeko testuinguruan kokatu behar da. Helburu hori aintzat hartuta, modu grafikoan eta egungo eta azkeneko teknologiak erabiliz, Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen Atlasa sortu dugu.
Gaindegiaren ikerketa eta ezagutza lerroak ekonomia eta gizartea dira, ondorioz, Atlasak jasotzen duen ezagumendua alor horiei loturikoa da. Etorkizunera begira, Atlasa edukiz osatzen jarraitu nahi dugu: datu aldetik (adierazle galeria zabalago bat eskainiz), datuen eguneraketak, aplikazioak garatuz...
Nola erreferentziatu Atlaseko edukiak? Atlaseko irudiak, informazioa etab. erabiliz gero, lan, txosten, edo dokumentuetan www.atlasa.net domeinuaren helbidea jartzea beharrezkoa da.
|



