Zeintzu dira zure interesguneak? Zertaz dakizu eta zertaz bildu edo jaso duzu informazioa? Atlasaren aplikazio honen bitartez zure datuak erantsi eta nahi duzunari buruzko irudiak eta mapak sortuko dituzu. Oso erraza, ondorengo pausuak jarraitzea bezain erraza:
- Sarrera orrian erabiltzaile gisa erregistratu behar duzu. Honek baimena emango dizu "Kartografiara sarrera" atalean Zeure datuak erantsi ikonoa ikusteko herraminta barran.
- Herraminta barran Zeure adierazleak erantsi ikonoa zapaldu. Segidan leiho berri bat zabalduko zaizu.
- Leiho berri hau sortuko duzun adierazlea konfiguratu eta datua sistemari eransteko balio du.
- Adierazlea izendatu (beharrezkoa)
- Datuen desagregazio maila zehaztu (beharrezkoa)
- Kodeak jaso datu eta sistemaren arteko loturak egiteko. Kodeak leiho berri baten bitartez eskuratzen dira. Bertan, sartu nahi dituzun lurralde eremuen desagregazio maila aukeratu behar duzu.
- Lortuko duzun fitxategia CSV fitxategia izango da.
- CSV fitxategian bi pausu jarraitu behar dira:
Zure balioak gehitu "C" zutabean
fitxategia gorde CSV (komaz bereizia) formatuan
- Sortutako CSV-a sisteman erantsi behar duzu. Horretarako sistemari agindua ematea ezinbestekoa da.
Zeure adierazlea sortu da. Zorionak!!