Atlaseko infografia erabili

Submitted by admin on Tue, 06/30/2009 - 16:53.


Atlasa herraminta erabat praktikoa da eta erabilera anitz ditu. Horietako bat sortutako mapa eta edukiekin irudiak sortzearena da. Irudi hauek, gure txostenak irudiz hornitzeko, eskolako lanak osatzeko edota ilustrazio moduan erabil ditzakegu.

Horretarako XnView bezalako tresnak gomendatzen ditugu, irekiak eta dohainekoak dira, eta erabilera oso erraza dute. Egin beharreko lehengo gauza pantailan ikusgai nahi ditugun irudiak jartzea da, eta gero irudiak lortu hainbat formatutan tresna hauekin, pantaila osoa harrapatuz edo pantailaren ebakinak eginez. Irudi hauek gero editatu daitezke Photoshop eta antzeko programen bitartez.

Atlasetik eratorritako irudi hauek erabiltzeko arazorik ez dago, iturria aipatu eta kitto www.atlasa.net domeinua erabiliz.

Jarraitu adi bideoko argibideak.