Euskal Herria

Geruza honek lurralde bateko lurraren erabilera neurtzen eta ikusten laguntzen digu. Lurraren erabilera bost familia nagusietan banatzen da: azalera artifizialak, nekazal zonaldeak, baso eta esparru sasi-naturalak, hezeguneak eta ur azalerak.

Lurraren erabileraren datuak CORINE (Coordination of Information on the Environment) Land Cover proiektutik eratortzen dira. Ekimenaren helburua Europako Batasun mailako datu basea osatzean datza gaiaren inguruan. Europako Ingurugiro Agentziak (AEMA) zuzentzen du proiektua. Euskal Herriko Atlasaren kasuan, datuak, CORINE Land Cover 2006tik jaso dira.

1. Azalera artifizialak

1.1. Hirigunea
1.1.1. Hirigune jarraitua
1.1.2. Barreiaturiko hiri eraikuntza
1.2. Industria, komertzio eta garraio guneak
1.2.1. Industria eta merkataritza guneak
1.2.2. Errepide eta trenbide sarea
1.2.3. Portuak
1.2.4. Aireportuak
1.3. Mehategi, zabortegi eta eraikuntza guneak
1.3.1. Mehategiak
1.3.2. Zabortegiak
1.3.3. Eraikuntza guneak
1.4. Nekazal ez diren landaretza zonalde artifizialak
1.4.1. Hiri berdeguneak
1.4.2. Kirol eta aisialdi azpiegiturak

2. Nekazal zonaldeak

2.1. Lur landua
2.1.1. Lehorreko laborantza
2.1.2. Laborantza ureztatua
2.1.3. Arroza
2.2. Laborantza iraunkorra
2.2.1. Mahatsondoak
2.2.2. Frutarbolak eta marrubiak
2.2.3. Olobondoak
2.3. Larreak
2.3.1. Larreak
2.4. Nekazal gune heterogeneoak
2.4.1. Urteko uztak uzta iraunkorrekin lotuak
2.4.2. Lantze konplexuko ezaugarriak
2.4.3. Nagusiki nekazaritza guneak, baina landaretza naturalaren gune garrantzitsuekin
2.4.4. Landa-baso guneak

3. Baso eta esparru sasi-naturalak

3.1. Basoak
3.1.1. Baso naturala, hostozabalak
3.1.2. Pinudiak
3.1.3. Baso mistoa
3.2. Sastrakak edota loturiko belar landaretza
3.2.1. Belardi naturalak
3.2.2. Otalurrak eta sasi mesofiloak
3.2.3. Landaretza esklerofiloa
3.2.4. Trantsisiozko sasi basotsua
3.3. Lurtzoru biluzia
3.3.1. Hondartzak, dunak, areak
3.3.2. Arkaitza
3.3.3. Barreiaturiko landaretza
3.3.4. Suak harturiko zonaldeak
3.3.5. Glaziare eta elur egonkorra

4. Hezeguneak

4.1. Barnealdeko hezeguneak
4.1.1. Hezeguneak eta gune zingiratsuak
4.1.2. Zohikaztegiak
4.2. Itsasertze hezeguneak
4.2.1. Padurak
4.2.2. Gatzagak
4.2.3. Marearteko gune lauak

5. Ur azalerak

5.1. Barnealdeko urak
5.1.1. Ibaiak
5.1.2. Ur xaflak
5.2. Itsas urak
5.2.1. Itsasadar eta padura
5.2.2. Itsasertzeko urmaelak
5.2.3. Itsaso eta ozeanoak
EranskinaTamaina
ehcorine2006.png320.78 KB