Atlasean nabigatzeko modu desberdinak
Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen Atlasa erabiltzea oso erraza da. Hala ere, aplikazio garatua denez, erabiltzaileari beharraren arabera nabigatzeko aukera eskaini nahi diogu modu sinplean eta hautemate errazean.
Lau modutara nabigatu daiteke Atlasean:
- Modu arruntean: Atlasean nabigatu eta hau ustiatzeko oinarrizko herramintak ditu. Atlasak berak dituen datuak irudikatuta ikusteko eta grafikoak sortzeko aukera ematen du. Herraminta mugatuak ditu eskura eta ez du erregistratu beharrik. Nabigatzeko modu honek ondorengo herramintak ditu bere baitan:

Tresna galeriaHasierako egoerara itzuli, Aurreko ikuspegira itzuli, Mapa urrundu, Mapa gerturatu, Erakutsi beharreko eremua hautatu, Mapa mugitu, Adierazlea hautatu, Kalea edo helbidea bilatu, Erakundea bilatu, Grafikoak sortu eta irten. - Atlaseko datuekin jolasean: nabigatzeko modu honen ezaugarri nagusiena informazioa ustiatzeko aukeretan datza. Honekin batera, Atlasak erabiltzen duen hondo orokorra ere alda dezake erabiltzaileak sareak eskaintzen dituen ikuspegi desberdinetatik elikatuz. Horrez gain, erregistratuz gero sistematik harago erabiltzaile berak sortu ditzakeen adierazleak irudika ditzake. Modu honetako herramintak:

Tresna galeriaLurralde eremu bat bereizi, Lurralde eremuak hautatu, Mapa osatzen duten geruzak hautatu, Informazioa eskuratu, Zeure adierazleak erantsi, Maparen ikuspegia konfiguratu, Datuak eskuratu, Mapa, grafiko eta taulak inprimatu, Mapa mutuak koloreztatu eta inprimatu, Maparen ikuspegia gorde, Gordetako ikuspegia berreskuratu, Ikuspegi hau e-postaz bidali. - Mapak marraztuz: nabigatzeko modu honen ezaugarri nagusia sortutako mapa eta hautatutako hondoen gainean editatu daitekeela da, marra, puntu, poligono, testu etab. erabiliz. Nabigatzeko modu honek jazotzen dituen tresnak:

Tresna galeriaMapa osatzen duten geruzak hautatu, Ipini etiketak mapari, Erantsitako elementuak ezabatu, Mapa gainean puntuak marraztu, Mapa gainean lerroak marraztu, Mapa gainean poligonoak marraztu, Mapa gainean testua txertatu, Mapa gainean marraztutako edukiak jaso, Mapa mutuak koloreztatu eta inprimatu - Denetarako aukera: aurreko nabigatzeko moduek osatzen dituzten aukera guztiak biltzen ditu aukera honek.
Ikus herramintek nola funtzionatzen duten "Tresna galeria" atalean.




