Aplikazioaren gaineko azalpenak (hasierakoa)

Aplikazioaren gaineko azalpenak

atlasa.net Euskal Herriko ekonomia eta gizartearen egungo errealitatea ezagutzeko herraminta duzu. Web aplikazioak jasotzen ditu bere baitan:

  • datu estatistikoak: EH lurralde guztientzat bateragarri eta homologarriak
  • kartografia bateratua

Tresna honen helburua erabiltzaile ororen eskuetan informazio fidagarria jarri eta zerbitzua eskaintzea da. Hori dela eta, atlasa.net gunea aproposa da ekonomia eta gizarte alorreko profesional zein eragileentzat, nahiz hezkuntza mundurako.

Lehenengo bertsio honetan, GAINDEGIAk, demografia, gizartea eta makro-ekonomiako adierazle bateratuen hautaketa eskaini du, baina
asmoa, web aplikazioa eta informazioa eguneratzen eta osatzen joatea da.