Galerie d'outils

Lurralde eremu bat bereizi: Tresna honek lurralde eremu bat bereizteko bi modu eskaintzen ditu. Bata, xaguaren bitartez, eremuaren gainean jarri eta klikatuz edo bestetik, bilatzailearen bitartez lurralde eremua idatziz edo zerrendan aukeratuz. Emaitza aukeratutako eremua pantaila erdian eta bereizturik ikustea da.
Mapa osatzen duten geruzak hautatu: Hondoko mapa osatzeko hainbat aukera eskaintzen du, Atlasaren baliabideak erabiliz (lurraldeak, eraikinak, erliebea, Corine) nahiz kanpoko web mapa zerbitzarietara joz (OpenStreetMaps, Google, Yahoo, Microsoft).
Informazioa eskuratu: Lurralde eremu baten gainean jarri eta bertan klikatuz gero eremu geografiko horri buruzko datuak eskuratuko dituzu leiho berri batean. Datuok inprimatu edota zure ordenagailuan jaso ditzakezu Excel formatuan.
Zeure adierazleak erantsi: Zeure edukiak erantsi aplikaziora CSV formatuan aukera batzuk definitu eta gero. Lurralde bakoitzaren kodearekin egokituta egon behar dira eduki hauek, eta lurralde eremu bakoitzaren kodeak zabaltzen den orrian bertan aurkitu daitezke.
Mapa gainean puntuak marraztu: Puntuak marraztu maparen gainean eta izen bat jarri hauei. Aukera daukazu puntuen kolorea eta tamaina aldatzeko.
Mapa gainean lerroak marraztu: Lerroak marraztu maparen gainean. Lodiera, kolorea eta gardentasuna definitzeko aukera daukazu.
Mapa gainean poligonoak marraztu: Poligonoak marraztu maparen gainean. Lerroaren lodiera, kolorea eta gardentasuna eta betegarriaren kolorea eta gardentasuna definitzeko aukera daukazu.
Mapa gainean testua txertatu: Testuak idatzi maparen gainean. Hauen tamaina eta kolorea definitzeko aukera daukazu.
Mapan gainean marraztutako edukiak jaso: Mapa gainean erantsitako edukiak gorde.
Maparen ikuspegia konfiguratu: Aukeratu errepresentatu nahi duzun mapa mota (kromatikoa edo borobilen mapa) eta ikuspegiari buruzko hainbat parametro (kolore paleta, ertzaren kolorea,...)
Grafikoak sortu: Adierazleei buruzko grafikak sortu barra edo gazta formatuan lur eremu ezberdinen datuak konparatu ahal izateko.
Datuak eskuratu: Adierazle eta lur eremu ezbedinei buruzko datuak eskuratu formatu ezberdinetan (HTML, Excel, CSV,...). Adierazleen informazioa multzoka lortu daiteke eta lur eremu ezberdinen arabera ere (hautatutako lur eremuak, eskualdeka, herrialdeka,...).
Mapa mutuak koloreztatu eta inprimatu: Mapa mutuak inprimatzeko aukera eskaintzen du. Kolore bat hautatu eta margotu maparen gainean, legenda automatikoki eguneratuko da eta editatzeko aukera edukiko duzu. PDFCreator erabiliz gero, PDFak ere sortu ahal izango dituzu.
Maparen ikuspegia gorde: Unean uneko ikuspegia jaso gero berriro bistaratzeko aukera izateko tresna da hau. Ikuspegi honi izen bat emateko aukera eskeintzen du.
Gordetako ikuspegia berreskuratu: Aurrez gordetako ikuspegia berreskuratu bere osagai guztiekin.
EranskinaTamaina
Tresnak.png3.55 KB