Ipini etiketak mapari: azalpenak
Submitted by admin on Fri, 08/12/2011 - 16:03.
Mapan gune zehatz bat edo batzuk kokatu nahi dituzu? Eta gune hauek zure irudiarekin etiketatu?
Pausu gutxi batzuk nahikoa dira horretarako.
Pausu gutxi batzuk nahikoa dira horretarako.
Ipini etiketak mapari atalean sortu dezakegu lekututako mapa berria. Sistemak eragiketa zuzen egiteko bertan izena eman behar da, horrela ez bada, ezin da maparik editatu.
- Sortuko duzun mapari izenburua ipini behar diozu eta etiketatzeko erabiliko duzun irudia hautatu. Atlasak, berariaz, irudi batzuk baditu eta hauek erabil daitezke. Norberaren irudia erabili nahi izanez gero, ikonoa erantsi.
- Etiketa(k) hautatu ostean hauek mapan kokatu behar dira. Horretarako 3 modu desberdin daude:
- Koordenatuekin osatutako komaz bereiztutako dokumentu bat erantsita (artxibo erantsi moduan)
- Maparen gainean puntu bat aukeratuz
- Posta arrunteko helbidea aukeratuz kale izendegitik
- Prozesua amaituta mapa berria sortu da erabiltzailearen etiketekin. Sistemak, sortutako mapa beste web gunetan txertatzeko aukera ematen du horretarako kodea ematen baitu.



